Itxi

Gizartea

Palman

Fidantza gabe kartzelara bi urteko umea eraso zuen bikotea

Erredakzioa

Adingabea hospitalera eraman dute larri, ustez bere amak eta haren bikotekideak eraso ostean. Haurraren osasun egoera egonkorra da orain.

Palmako Instrukzioko 4. Epaitegiak, ustez, bi urteko haurra eraso duten bikotea fidantzarik gabe, kartzelara sartzea agindu du.


Haurra Son Dureta ospitalera eraman zuten iragan ostiralean 28 urteko amak eta bere 31 urteko bikotekideak, ustez, eraso ostean, Palman.

Polizia Nazionalak dei bat jaso zuen anbulategi batetik, bikoteak umea zaurituta konorterik gabe eraman zutenean, tratu txarren kasua zela susmatzerakoan. Bi urteko umeak hipotermia zeukan beste hainbat zauriez gain.

Umeari zer gertatu zitzaion galdetuta, amak eta bere bikotekideak adierazpenak kontraesankorrak eman zituzten, eta Poliziak atxilotu egin zituen.

Umearen osasun egoera egonkorra da, baina beste hainbat alditan ospitalera eraman ohi zuen amak zaurituta. Amak beti etxean gertatutako istripuak jartzen zituen aitzakia bezala.