Itxi

Gizartea

Energia nuklearra

Garoñako zentraleko sare elektrikoa geldiarazi dute

Erredakzioa

Nuclenorren arabera, zenbait frogatze egiten ari dira barneko ur isuri bat gertatu ote den egiaztatzeko.

Nuclenor Garoñako zentral nuklearraren jabe den enpresak adierazi duenez, zentralaren sare elektrikoa geldiarazi egin dute frogatze batzuk egiteko. Barneko ur isuri bat gertatu ote den egiaztatzeko egiten ari dira frogak.

Nuclenorren arabera, zentrala martxan jartzeko prozesuan zegoen eta % 150eko potentzian "egoera egonkorrean" zegoen zentrala gelditzea erabaki dutenean.

Azterketak amaitu eta martxan jartzeko frogak egin ostean, zentrala berriro konektatuko dute sare elektriko nazionalera.