Mundua
Helmand
NATOren erasoaldiaren bigarren eguna, Afganistanen
Erredakzioa
Dagoeneko Afganistan hegoaldean talibanen kontrako erasoaldian soldadu britaniar bat, hiru soldadu estatubatuar eta 27 taliban hil dira. 2001etik egiten den inbasiorik garrantzitsuena da hau.
NATOko eta Afganistango tropek erasoaldi handia hasi dute talibanen azken gotorlekuarekin amaitzeko, Helmandeko probintzian, lekukoen arabera. Soldadu britainiar bat hil egin da herrialdearen hegoalderantz zuzentzen ari diren erasoan.
4.500 marine, AEBetako 300 bat soldadu eta Afganistango Armadako beste 1.500 soldadu Marjahko ofentsiban parte hartzen ari dira. Zonan 2.000 soldadu borrokarako prest zirela jakinarazi zion Qari Fazludin komandante talibanak Reuters albiste-agentziari ordu batzuk lehenago.
Barack Obama AEBetako presidenteak Afganistanera 30.000 soldadu gehiago bidaliko zituela iragarri zuen orain dela gutxi, eta erasoaldi hau egitasmo horren parte da. Zona talibanen kontrola bereganatu nahi du presidenteak aurten, 2011ko erdialdean atzera egiten hasteko.
NATOko eta Afganistango tropek erasoaldi handia hasi dute talibanen azken gotorlekuarekin amaitzeko, Helmandeko probintzian, lekukoen arabera. 2001urtean erregimen talibana erori zenetik martxan jartzen del lehenengo erasoaldia da hau.
4.500 marine, AEBetako 300 bat soldadu eta Afganistango Armadako beste 1.500 soldadu Marjahko ofentsiban parte hartzen ari dira. Zonan 2.000 soldadu borrokarako prest zirela jakinarazi zion Qari Fazludin komandante talibanak Reuters albiste-agentziari ordu batzuk lehenago.
Barack Obama AEBetako presidenteak Afganistanera 30.000 soldadu gehiago bidaliko zituela iragarri zuen orain dela gutxi, eta erasoaldi hau egitasmo horren parte da. Zona talibanen kontrola bereganatu nahi du presidenteak aurten, 2011ko erdialdean atzera egiten hasteko.
Larry Nicholson estatubatuar brigadaren generalaren esanetan, "Marjha herria Afganistaneko Gobernuarekin berriro ere elkartzeko diseinatuta dago operazioa. Afganistaneko Gobernuarekin harremanetan gaude, arrakasta lortzeko prest gaude".
AEBko hiru eta Ingalaterrako soldadu bat eta&' || 'nbsp;27 taliban hil dira
Afganistan hegoaldean eztanda egin duen bonba baten ondorioz, AEBtako hiru soldadu hil direla adierazi du NATOk agiri baten bidez. Horretaz gain, dagoeneko 27 taliban hil dira erasoaldian.
Bestalde, soldadu britainiar bat hil egin da herrialdearen hegoalderantz zuzentzen ari diren erasoaa, adierazi du Defentsa ministerioak.
Britaniarra Helman probintziamn dagoen Nad-e-Ali barrutian jazotako eztanda batean hil da.
Zibilen heriotzak ekiditea
Bestalde, Hamid Karzai Afganistango presidenteak zibilen heriotzak ekiditea eskatu die nazioarteko tropei.
Agiri baten bidez, Karzaik zibil ugari dauden herrietan bondardaketarik ez egitea eskatu du.
2001etik egiten den inbasiorik garrantzitsuena
Marjahko erasoaldia 2001 urtetik egiten den inbasiorik garrantzitsuena da eta ez da ezagutzen miliziako talibanen erreakzioa nolakoa izango den.
Estatubatuar inteligentzia zerbitzuen ustez, talibanen goi buruak Pakistanetik Afganistanera joan dira.