Itxi

Politika

Ezker Batua-Berdeak

"Gobernu paktuek ezin dute alderdiaren askatasuna hipotekatu"

Erredakzioa

Mikel Arana Ezker Batua-Berdeak alderdiko koordinatzaile orokorraren hitzak dira, alderdiaren iragana, oraina eta etorkizuna debate batean aztertu ostean.

Mikel Arana Ezker Batua-Berdeak alderdiko koordinatzaile orokorrak adierazi duenez, "Gobernuaren paktuek ezin dute alderdi honen jokaera ezta adierazpena hipotekatu".

Serafin Llamas eta Isabel Salud bozeramaileekin batera, EB-Berdeak alderdiko ibilbidea aztertu du Aranak alderdiak Bilbon duen egoitzan.

Aranaren esanetan azken hauteskundeetan izandako "gainberaren" ostean, "barne katarsi" bat bezala izendatu du Aranak alderdiak izandako debatea. Horretaz gain, hauteskundeen ostean EBko hainbat kidek alderdia utzi zuten, Oscar Matutek zuzentzen duen Alternatiba sortuz.

Lehen, gero

Atzoko debatea inflexio puntu bat izan da eta alderdiaren iragana, oraina eta etorkizuna debate batean aztertu ostean.

Ildo horretan, "eskumako alderdiek" euskal gizarteari "kendu nahi dizkion eskubide politikoak, ekonomikoak eta sozialak defendatzeko batasuna" beharrezkoa dela esan du Arabak.

EBren "papera"

"Atzo egindako debatearen ostean badakigu EBk euskal gizartean lekua duela- Ezkerreko alderdiak dira justizia sozialeko politikak eta aberastasunen banaketa zuzen egiteko bide bakarra", adierazi du Aranak.