Itxi

Politika

Hitzaldia

Egibar: "Erabakitzeko eskubidea premiazkoa eta lagaezina da

Erredakzioa

EAJren Legebiltzarreko bozeramaleak dioenez, PPk eta PSEk "euskal herritarrok ezberdintzen gaituena urtu" eta "hauteskunde agertokiak kontrolatu" nahi ditu Alderdien legearekin.

Joseba Egibar EAJko Legebiltzarreko bozeramaleak adierazi duenez, Euskadiren erabakitzeko eskubidea onartzea "lagaezina izateaz gain, premiazkoa" da, "Herri bezala bizirauteko eta politika publikoen kudeaketa euskal ikusmirarekin egiteko".

Eusko Legebiltzarrak "Euskal Herriak autodeterminaziorako eskubidea" duela adostu zenetik, bihar 20 urte beteko direla gogoratu du Egibarrek. Eskubide horren arabera, "herritarrek haien izaera politiko, sozial eta kulturala askatasunez eta demokratikoki" erabaki dezakete.

EAJko agintariak "PSOEk eta PPk Estatua partekatzeko estrategia bat diseinatu" dutela adierazi du, Alderdien legea erabiliz, hauteskunde agertokiak kontrolatuz".

Bere iritziz, estrategia horrek "euskaldunok ezberdintzen gaituena urtu" nahi du eta "akats larri bat egin dute, Euskal Herria eraldatu beharra duen errealitate bezala ikusten baitute, eta ez errespetatu behar den zerbait bezala".