Mundua
Norgehiagoka nuklearra
Politika nuklearrean atzera egin dezan eskatu dio Clintonek Irani
Erredakzioa
AEBetako Estatu idazkariak "arriskutsu"tzat jo du Teherango erregimenaren politika nuklearra, eta nazioarteak zigorrak zorroztuko dituela ohartarazi dio.
Hillary Clinton AEBetako Estatuko idazkariak aurrera eramaten ari diren politika nuklear "arriskutsua" berriz aztertu dezatela eskatu die Irango agintariei.
"Iranek aukera gutxi utzi dizkio Nazioarteko Komunitateari, zigorrak gogortzeaz gain, haien neurri probokatzaileen aurrean", adierazi du Clintonek.
AEBetako Estatuko idazkariak konponbide baketsua bilatu nahi du, baina ez du Teheranekin negoziatuko "bonba bat fabrikatzen ari diren bitartean".
Persiako Golkora egin duen bisitan, Clintonek beste herrialde arabiar batzuen laguntza eskuratzeko asmoa du, Iran estutu dezaten eta horrela helburu nuklearrak bertan behera uzteko asmoarekin.
AEB, Britainia Handia, Frantzia eta Alemania Irani zigorrak gogortzearen alde daude, iragan asteartean uranioa % 20an aberasten ari direla adierazi zuenetik. Rusiak erabaki horiei betoa ezartzeko eskubidea du, baina ez ditu zigorrak bertan behera utziko. Hala ere, Txinak betoa ezartzeko eskubide ere du, eta ez dago argi Irani jarritako zigorren aurrean zer egingo duen.