Mundua
Australia
20 urtetik gorako zigorrak bost laguni, atentatuak prestatzeagatik
Erredakzioa
Australian terrorismoagatik inoiz egin den epaiketa handienari amaiera eman dio epai horrek. Herrialde horretan inoiz ez dute atentatu terroristarik pairatu.
Bost musulman australiarrei 23 eta 28 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete, atentatuak antolatzea leporatuta. Epailearen arabera, "onartezinak diren uste erlijiosoengatik" saiatu ziren erasoak egiten.
Epaiketa joan den urrian egin zuten. 2005ko uztaila eta 2005eko azaroan bitartean sarraski bat egitea pentsatu zutela eta errudun jo zituzten. Armak eta lehergailuak egiteko produktu kimikoak antzeman zizkieten.
Australian terrorismo kasu batengatik inoiz izan den epaiketarik handiena izan da. Herrialde horretan inoiz ez dute eraso terroristarik pairatu. Atzerrian, berriz, Australia ekintza terroristen helburu izan da.