Itxi

Gizartea

Sorbesen

Emakume batek ama eta iloba hil ditu eta bere buruaz beste egin du

Erredakzioa

Hildakoek 67, 36 eta 4 urte zituzten. Guardia Zibilaren arabera, agian, 36 urteko emakumeak bere ama eta alaba hil ahal izan ditu buruaz beste egin aurretik.

67 urteko emakume baten, bere 36 urteko alabaren eta 4 urteko ilobaren gorpuak aurkitu dituzte Sorbaseko basetxe batean (Almerian).

Lehen ikerketen arabera, emakumeak (M. G. G.) ama eta iloba hil ditu eta bere buruaz beste egin du. Antza denez, bere buruaz beste egin aurretik, aizkora batekin hil du ama eta iloba ito egin du.

Hildakoak jatorriz belgikarrak dira, eta lau urteko haurraren aita espainiarra da.

Guardia Zibila heriotzak nola gertatu diren ikertzen ari da, eta autopsiak egin arte ez dira ezbeharraren nondik norakoak jakingo.

Basetxea El Mayordomo auzunean dago kokatuta.