Politika
Auzitegi Nazionala
2.700 euroko isuna, PSEren Iruneko egoitzan pintadak egiteagatik
Erredakzioa
Auzipetuak onartu egin du eraikineko aurrealdearen kontra pintura gorriz betetako botilak jaurti zituela eta pintadak egin zituela.
Auzitegi Nazionaleko laugarren sekzioko Zigor Aretoak 2.700 euroko isuna jarri dio Igor Granado gazteari PSEk Irunen (Gipuzkoa) duen egoitzaren kontra pintura jaurtitzeagatik eta pintadak egiteagatik.
Pedro Martinez fiskalak 8.640 euroko isuna eskatzen zuen hasieran kalte terroristak egitea leporatuta, baina epaiketa hasi baino lehenago adostasun akordioa eskaini dio auzipetuari.
Granadok onartu egin du 2008ko urtarrilaren 3an PSEren Iruneko egoitzaren kontra pintura gorriz betetako botilak jaurti izana eta euskal presoen sakabanaketa salatzeko pintadak egitea. Auzitegi Nazionalak sei urtez kargu publikoak betetzeko debekua ere ezarri dio gazteari.