Itxi

Teknologia

Mobile World Congressean

Microsoftek Windows Mobile 7 software berria aurkeztuko du

Erredakzioa

Prentsa estatubatuarrak adierazi duenez, softwareak interfaze modernoagoa du eta Microsoften musika digitala erreproduzitzeko Zune HD modelo berriaren antza du.

Mobile World Congress ekitaldian aurkezteko asmoa du Microsoftek Windows Mobile 7 telefono mugikorrentzat sortu duen software berria. Ekimenaren helburua Apple eta Google bere lehiakideei merkatu kuota kentzea da.

Softwareak interfaze modernoago bat du erabiltzailearentzat eta Microsoften musika digitala erreproduzitzeko Zune HD modelo berriaren antza du, aurkezpenaren aurretik ikusi duten iturrien arabera.

Microsoftek nerabeentzako mugikor bat kaleratzeko asmoa ere du, baina ziur aski ez du Bartzelonan aurkezteko astirik izango. Sharp enpresa japoniarra ari "Pink" izeneko mugikorra egiten eta sare sozialetako aplikazioetan oinarrituko da, Wall Street Journal egunkariak aipatzen dituen iturri anonimo batzuen arabera. Horrez gain, aparatu berria udaberrian Verizon Wireless eta Vodafone enpresen bitartez mundu osoan kaleratuko dutela esan dute.

Konpetentzia

Joan den urteko lehen bederatzi hilabeteetan Microsoften softwarean oinarritutako telefono mugikorren negozioak ehuneko hamarreko merkatu kuota besterik ez zuen. Goraka apala izan zen 2006an ehuneko 9,3 izan zuela kontuan izanez gero, adierazi du Wall Street Journalek.

Bitartean, denbora tarte berdinean, Applek ehuneko 13,7 handitu zuen berekuota. Gogoratu beharra dago duela hiru urte ez zuela inolako parte hartzerik, izan ere, 2007an sartu zen telefono mugikorren merkatuan, lehen iPhone-a aurkeztu zuenean.

Horregatik, teknologian espezializatutako nazioarteko Microsoftek bere garapen eta negozio esfortzuak lehenbailehen berreskuratu behar ditu.