Teknologia
Telefono mugikorrak
Windows Phone Series aurkeztu du Microsoft-ek Bartzelonan
Erredakzioa
Sistema berri honen bidez, telefono mugikorretara Xbox Liveko jokoak eramango ditu enpresak, baita Zune esperientzia ere.
Windows Phone Series telefono mugikorrentzat sortu duen software berria aurketu du gaur Barzelonan Microsoft enpresak. Ekimenaren helburua Apple eta Google lehiakideei merkatu kuota kentzea izango da.
Sistema berri honen bidez, telefono mugikorretara Xbox Liveko jokoak eramango ditu enpresak, baita Zune esperientzia ere.
Orotara 500 bat kazetari egon dira aurkezpenean, Bartzelonako Mobile World Congress Biltzarrean.
Softwareak interfaze modernoago bat du erabiltzailearentzat eta Microsoften musika digitala erreproduzitzeko Zune HD modelo berriaren antza du.
Microsoftek nerabeentzako mugikor bat kaleratzeko asmoa ere du, baina ziur aski ez du Bartzelonan aurkezteko astirik izango.
Sharp enpresa japoniarra ari "Pink" izeneko mugikorra egiten eta sare sozialetako aplikazioetan oinarrituko da, Wall Street Journal egunkariak aipatzen dituen iturri anonimo batzuen arabera.
Horrez gain, aparatu berria udaberrian Verizon Wireless eta Vodafone enpresen bitartez mundu osoan kaleratuko dutela esan dute.
Konpetentzia
Joan den urteko lehen bederatzi hilabeteetan Microsoften softwarean oinarritutako telefono mugikorren negozioak ehuneko hamarreko merkatu kuota besterik ez zuen. Goraka apala izan zen 2006an ehuneko 9,3 izan zuela kontuan izanez gero, adierazi du Wall Street Journalek.
Bitartean, denbora tarte berdinean, Applek ehuneko 13,7 handitu zuen berekuota. Gogoratu beharra dago duela hiru urte ez zuela inolako parte hartzerik, izan ere, 2007an sartu zen telefono mugikorren merkatuan, lehen iPhone-a aurkeztu zuenean.
Horregatik, teknologian espezializatutako nazioarteko Microsoftek bere garapen eta negozio esfortzuak lehenbailehen berreskuratu behar ditu.