Itxi

Politika

Adierazpenak

Udaletan ez egotea "ETAren azkena" izango litzateke, PPren ustez

Erredakzioa

Hori lortzeko, "edozer" egiteko prest agertu da, eta Alderdien Legea aldatzea ere aipatu du, beti ere ezker abertzalea Foru Aldundietatik eta Udaletxeetatik ateratzeko.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen ustez, datorren urteko hauteskundeetan ez egotea "azken txanpa" izango litzateke bai ezker abertzalearentzat eta baita ETArentzat ere. Bere esanetan, honek ondorio ekonomikoak izango lituzke.

Madrilen izandako bazkari batean esan duenez, "berebiziko garrantzia" du datorren urtean ezker abertzalearen zerrendarik ez egotea udal hauteskundeetan.

Hori lortzeko, "edozer" egiteko prest agertu da, eta Alderdien Legea aldatzea ere aipatu du, beti ere ezker abertzalea Foru Aldundietatik eta Udaletxeetatik ateratzeko.

Ezker abertzaleak "zerrenda zuriak" aurkeztuko dituela edo "edozein ergel" erabiliko duela nabarmendu du popularren presidenteak. "Aurkeztu ez daitezen da garrantzitsuena", gaineratu du.