Binakakoa
Giro polita Tolosan
Binakakoa: Xala eta Zubieta, nagusi Beotibarren (18-22)
Erredakzioa
Aspeko bikoteak laugarren garaipena jarraian eskuratu du Aimar Olaizola eta Oier Mendizabal mendean hartuta.
Xalak eta Zubietak Aimar Olaizola eta Oier Mendizabal gainditu dituzte Binakako txapelketako seigarren jardunaldiko partidan (18-22). Aspeko bikoteak garrantzi handiko puntua eskuratu du eta “buruan” sartu da.
Neurketa ona izan da eta emozio handikoa gainera. Zubieta bikain aritu da atzean eta Xalak 11 tanto lortu ditu.