Itxi

Mundua

Herrialdearen iparraldean

Lau haur hil dira eskola bat eraisterakoan Haitin

Erredakzioa

Azken egunetako euriek eragin dute eraikuntzaren zati baten erorketa. Zenbait ume bizirik erreskatatu dituzte hondakinen artean eta ospitalera eraman dituzte.

Gutxienez lau ume hil egin dira Haitiko iparraldean eskola baten zati bat eraitsi ostean.

Haurrak klasean zeuden bitartean izan da gertakaria, azken egunotan erregioa astindu duen euritearen ondorioz horma bat erori denean.

Agintariek zenbait haur bizirik aurkitu dituzte hondakinen artean eta ospitalera eraman dituzte.

Haitiko hedabideen arabera, gertatutakoak beldurra sortu du familien artean eta guraso askok hainbat eskoletatik atera dituzte seme-alabak.

Iragan urtarrilaren 12ko lurrikarak kaltetu ez zituen Haitiko eskolak duela 15 egun ireki zituzten ateak.