Itxi

Gizartea

Istripua

A-8a ireki dute Polloe parean kamioi batek istripua izan eta gero

Erredakzioa

7 tona pinu enbor zeramatzan kamioi batek ibilgailuaren kontrola galdu eta tuneleko alde baten aurka talka egin du. Ez da inor zauritu, baina auto-ilarak oso luzeak izan dira.

Kamioi batek istripua izan du 13:00 aldera Donostiako Polloe tunelean, Bilboko noranzkoan, A-8an. Istripuaren nondik norakoak argitu gabe daude, baina 7 tona pinu enbor zeramatzan kamioiak karga galdu du eta zirkulazioa oztopatu du.

Istripuaren ondorioz kamioiaren karga errepidera jausi da eta A-8a itxita gelditu da. Ez da zauriturik izan baina auto-ilara luzeak sortu dira.

Ertzaintza eta Donostiako Polizia A-8ko trafikoa desbideratzen aritu dira.