Itxi

Ekonomia

Gasteizen

ELA: "Gastu publikoaren murrizketak lanpostuak suntsitzen ditu"

Erredakzioa

Zapaterok proposatutako murrizketa plan "hain bat-batekoak" errefusatu ditu Muñozek eta zerga politika aldatzearen alde agertu da. 58.700 lanpostu galdu dira 2009 urtean zehar.

Adolfo Muñozek ELAko idazkari nagusiak, 2009ko azken hiruhilekoko egoera ekonomiko-laboralaren txostena aurkeztu du eta "gastu publikoaren murrizketak lanpostuak suntsitzen" dituela baieztatu du.

Muñozen hitzetan, Administrazioek iragarritako gastu publikoaren murrizketa planak "langabezia areagotzeko deialdi zuzena" da, eta pilota Administrazioen esku dagoela gaineratu du "Administrazioen arazoa delako".

ELAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bere sindikatuak uste du ekonomia ez dela sustatuko "hiritarrek krediturik ez badute eta politika fiskala aldatzen ez bada". Horregatik, Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainiako Gobernuko presidenteak proposatuko plan "hain bat-batekoak" errefusatu ditu Muñozek.

Txosteneko datutik ondorioztatzen denez, egoera ekonomikoa "oso korapilotsua" dela esan du Muñozek, baina "langileen eskubide laboralak eta sozialak murriztu ezin" daitezkeela ohartarazi du.

ELAren txostenaren arabera, 2009ko BPGaren hazkuntza datuek "argi uzten dute atzerapena jarraitzen duela" bai EAEn baita Nafarroan ere. 58.700 lanpostu galdu dira 2009 urtean zehar.