Itxi

Osasuna

Bederarzi partida etxean

Puñal (Osasuna): "Etxean dago gakoa eta ezin dugu kale egin"

Asier Legarda

Taxoare

Sevillan galdu arren konfiantzarekin jarraitzen dutela ziurtatu du Osasunako kapitainak.

Igandean Sevillan galdu ostean gaur arratsaldean itzuli da Osasuna lanera. Sanchez Pizjuanen gorritxoen emaitza bolada ona amaitu zen, baina Patxi puñal kapitainak argi utzi du Sevillako porrotak ez diela konfiantza galtzea ekarri: "Galdu ostean inoiz ezin da pozik egon, baina lasai gaude. Aurrera begiratzen dugu eta igandea iristeko irrikaz gaude beste partida on bat jokatzeko. Konfiantzaz gainezka jarraitzen dugu, igandean irabazi egingo dugula sinesten jarraitzen dugu, konfiantza galtzeko moduko ezer ez baita gertatu", esan du Puñalek.

Erdilari gorritxoaren ustez, Nafarroako Erresuman jokatu beharreko partidetan dago denboraldiko gakoa: "Liga hemen daukagu, Nafarroako Erresuman. Etxetik at partida zailak ditugu eta hala izatea nahi ez badugu ere etxetik kanpoko partida zail horietan puntuak batzea kosta egingo zaigu. Etxeko partidetan dago gakoa eta ezin dugu hutsegin", adierazi du Osasunako kapitainak. Sasoi amaiera bitartean bederatzi partida jokatu behar dituzte gorritxoek etxean, Valladoliden aurka -igandean-, eta Getafe, Racing, Almeria, Zaragoza, Malaga, Athletic, Deportivo eta Xerezen aurka.
&' || 'nbsp;