Teknologia
7.000 lanpostutan
Jaurlaritzak OpenOffice erabiltzea erabaki lezake
Erredakzioa
Udatik aurrera funtzionari guztiei OpenOffice erabiltzeko aukera eman nahi die Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzak OpenOffice erabiltzea erabaki dezake, bere sail eta sozietate ezberdinetako 7.000 bat lanpostuetan. Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak egin du iragarpena, Aralarrek Legebiltzarrean egindako galderari erantzuteko.
Horrez gain, 2010. urteko bigarren seihilekoan funtzionari guztiei OpenOffice erabiltzeko aukera emango lioke Jaurlaritzak, horrela Microsoft-en programak baztertuz.
Hala ere, Mendiaren hitzetan, software bat edo bestea erabiltzeko erabakia langileek beraiek hartuko dute.