Itxi

Gizartea

Aurrematrikula

Ikasle berrien % 75ek D eredua hautatu dute EAEn

Erredakzioa

Halaber, % 22k B eredua (elebiduna) hautatu dute eta % 4k baino ez A eredua (gaztelania hutsean). 270 ikaslek euren zentroetan eskaintzen ez diren hizkuntza ereduak eskatu dituzte.

Haur-hezkuntzan, Lehen eta Bigarren hezkuntzan 35.495 euskal ikaslek aurrematrikula egin dute EAEn, horietatik 18.240 ikasle berriak dira. Ikasle berri horietatik 270ek euren zentroetan eskaintzen ez diren ereduak eskatu dituzte.

Prematrikulen "behin-behineko " datuak jakitera eman ditu gaur Hezkuntza Sailak, inskripzioak egiteko epea bukatu eta lau egun geroago.

Sailaren datuen arabera, 732 ikasle berrik (2 urtekoak) A eredua (gazteleraz) aukeratu dute, 4.135ek B eredua (elebiduna) eta 13.589k D eredua (euskaraz).

Prematrikulek gora egin dute

Aurten iaz baino 660 prematrikula gehiago izan dira. Ereduetan, A ereduak 144 eskakizun gehiago izan ditu, B ereduak 170 eta D ereduak 562.

Horrela, D eredua aukeratu dute gehien hiru lurralde historikoetan. Araban 1.387 ikaslek eskatu dute eredu hori, Bizkaian 6.816k eta Gipuzkoan 5.386k.

20.735 prematrikula zentro publikoetan egin dituzte eta 14.759 pribatuetan.