Itxi

Gizartea

Tournai

Irakasle bat atxilotu dute 9 ikasle bortxatzea egotzita, Belgikan

Erredakzioa

28 urteko musika irakasle frantziarrari 10 eta 18 urte arteko ikasleak bortxatzea leporatu diote. Gaztetxoetako batek salaketa jarri ostean hasi zen ikerketa.

Musika irakasle frantziar bat atxilotu dute Tournain, Belgika hego-mendebaldean, 10 eta 18 urte arteko bederatzi ikasle ustez bortxatzeagatik, ikerketaren ardura duen Fiskaltzak jakitera eman duenez.

28 urteko irakasleak irakasle postua erabili omen zuen ikasleei agintzeko eta bortxaketak burutzeko.

Gaztetxoetako batek Poliziari salaketa aurkeztu ostean ireki zuten ikerketa, Belgikako Fiskaltzaren arabera.

Lehenengo bortxaketak duela bost urte inguru izan omen ziren eta eskualde bereko bi eskoletan, eta eskolatik kanpo, izan ziren.

Errudun jotzen badute, atxilotuak 15etik 20 urtera arteko kartzela-zigorra jaso lezake, baina zigorra gogorragoa izan liteke aginte gehiegikeria delitua egin zuela egiaztatzen badute.