Teknologia
Inkesta
Erabiltzaileen % 85ak ez luke sareko eduki batengatik ordainduko
Erredakzioa
52 herrialdeetako 27.000 pertsonek parte hartu dute ikerketan eta erabiltzaile gehienek webgune batek sartzeagatik kobratuko balie toki hori bisitzatzeari utziko liekeela adierazi dute.
Hamar erabiltzaileetatik zortzi ez dago webgune batera sartzeagatik ordaintzeko prest. Hala ere, % 52ak harpidetza periodiko bat ordaindu ordez, "ordainketa txikiak" egitearen alde apustu egingo luke. Horrela adierazi du Nielsen etxeak egin duen inkesta batek.
Guztira, 52 herrialdeetako 27.000 pertsonek parte hartu dute ikerketa honetan. Ondorioetako bat erabiltzaileak sareko edukiak ikusteko ordaintzea&' || 'nbsp; guztiz baztertzenez duela da, baina, orokorrean, % 85ak doakoa izatea nahiago du.
% 79ak webguneak sartzeagatik kobratuko baluke toki hori bisitzatzeari utziko liokeela adierazi du, izan ere, beste webgune batean informazio hori dohain lortuko lukeela uste du.
Horrela, inkestan parte hartu dutenen % 34ak kobratuz gero, informazioaren kalitatea jaitsi egiten dela uste du, % 30ak, berriz, ez dela kaltetzen pentsatzen du, eta % 36ak ez du gai horren inguruan iritzirik.
Nielsenek esan du orokorrean erabiltzaileek sare sozialak, podcastak edo bideojokuak eta blogak bezalako Interneteko edukiak ordaintzeko joerarik ez dutela.
% 60ak baino gehiago uste du edukiak ordainduz gero, erabiltzaileek nahi dutenekin konpartitzeko aukera izan behar dutela eta publizitatea desagertu beharko litzatekeela.