Gizartea
Polizia-operazioa
Madrilgo Latin Kingen arduradun nagusiak atxilotu dituzte
Erredakzioa
Orotara 54 atxiloketa egin dituzte Madrilgo Erkidegoan. Tartean daude la Sagrada Tribu America Spaineko (STAS) "Inca Supremo"a, taldeko buruzagi nagusia.
Poliziak Madrilgo Erkidegoko Latin Kingen egitura desegin du 54 atxiloketarekin, buruzagi nagusiak tarteko.
Besteak beste, Sagrada Tribu America Spaineko (STAS), Latin Kingen adarreko, "Inca Supremo"a edo buruzagi nagusia eta haren babeserako ofizialak atxilotu dituzte.
Gaur bertan izan da azken atxiloketa oraindik irekita jarraitzen duen ikerketaren baitan, 80 inguru agenteren parte hartzearekin.
Aipatu talde latinoak, polizia iturrien arabera, aurkako taldeen eta kalearen kontrolaren gaineko nagusitasunean oinarritzen dute bere jarduna. Leporatzen zaizkien delituek ezarri nahi duten hierarkia estuarekin eta buruzagiei men egitearekin dute zerikusia.
Mendetasun horrek ez die aurkako taldeei edo bestelako herritarrei soilik eragiten, talde barruan ere gertatzen dira delituak, izan ere, hierarkiaren arauak betetzen ez badituzte zigorrak ezartzen dizkiete.