Itxi

Politika

Ezker abertzalearen eztabaida

Polo soberanista eratzeko unea dela uste du EAk

Erredakzioa

Peio Urizarren aburuz, ezker abertzalearekin poloa eratzeko zegoen "oztopoa" jada "desagertu" da.

Peio Urizar EAko idazkari nagusiak adierazi du jada "desagertu" dela legez kanpoko ezker abertzalearekin polo soberanista bat eratzeko zegoen "oztopo nagusia", mugimendu horrek "zilegitasuna kendu" baitio indarkeriari haren barne eztabaidan.

Prentsaurrekoan, Urizarrek esan du ''Zutik Euskal Herria'' txostena "berritzailea eta ausarta" dela, sektore horrek ez baitu "inoiz" halako adierazpenik egin, "eta are gutxiago su-etena egon barik".

Bere iritziz, testua "aro politiko berri" baten hasiera da Euskadirentzat, orain alderdi abertzale guztiek uste baitute "bide politikoetatik baino ez" egin behar dela autodeterminaziora aurrera.

Urizarrek ez du zehaztu nola aurkeztuko den EA 2011ko udal hauteskundeetara, baina ezker abertzalearen apustua eta ETAren indarkeria ez direla bateragarriak ohartarazi du.

Horrenbestez, ETAk atentaturen bat egiten badu ezker abertzaleari "erantzun argia" ematea eskatuko diola aurreratu du.