Itxi

Mundua

Iruzkina

Txinatarren ohiko protestak

Jesus Torquemada

Txinako Gobernuak ohiko protesta antolatu izan du atzerriko gobernuren batek Dalai Lama hartzen duen aldioro. Horrela, beti lortzen dute mundua gogoratzea ahaztutako gatazka batez, Tibetekoaz.

Txinako Gobernuak ohiko protesta antolatu izan du atzerriko gobernuren batek Dalai Lama hartzen duen aldioro. Horrela, beti lortzen dute mundua gogoratzea ahaztutako gatazka batez, Tibetekoaz.

Kasu honetan, Dalai Lama eta Estatu Batuetako presidentearen, Barack Obamaren, bileraren kasu honetan, protestarik gabe pasa zitezkeen, bai baitakite Obamak ezin diola uko egin Dalai Lama hartzeari. Joan den urtean bertan, hain zuzen ere Pekin ez haserretzeko, bilera hori egin gabe utzi zuen.

Baina orain, Obamak ere Bakearen Nobel saria izanda, lotsagarria izango litzateke sari bera, askoz lehenagotik, 89tik, daukan beste batekin elkartu nahi ez izatea, bereziki, inork ez baitzuen bere garaian kritikatu saria ematea Dalai Lamari. Txinak eta Estatu Batuek, nahitaez harreman onak izan behar dituzte, urte batzuetan behinik behin.

Batzuetan, Kopenhagen, Klimaren Goi-bileran, adibidez, erakutsi dute G-2 moduko bat izan nahi dutela, munduari bidea erakutsiko dion bikotea. Etorriko da eguna, Txinak Estatu Batuen nagusitasunari aurre egingo diona, eta orduan lehen potentzia mundiala izan nahiko du, baina gaur-gaurkoz, elkarren beharra dute eta beren ekonomiak uztarri berean loturik daude.

Bitartean, tarteka-marteka, Txinak hortzak erakusten dizkio munduari, eta Dalai Lamak atzerriko ordezkariei egiten dizkien bisitak abagune berezi-bereziak dira.