Itxi

Ekonomia

Elkarrizketa ETB-2n

Aguirre, "harrituta" Garraio Partzuergoaren "harrokeriarekin"

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak azaldu duenez, Bizkaiko Garraio Partzuergoak aurkeztutako aurrekontuek EAEren "zorpetze ahalmena" gainditzen dute, eta beraz, atzera bota behar izan dituzte.

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi du "harrituta" dagoela Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) erakutsi duen "harrokeria" dela eta.

Hitz horiekin, Aguirrek hizpide hartu du erakundearen aurrekontuen inguruan piztutako polemika. Izan ere, Jaurlaritzak atzera bota ditu aurreikusten zuen zorra handiegia dela iritzita.

Hori horrela, ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan gaur goizean egin dioten elkarrizketa batean, Ekonomia sailburuak azaldu du "lehenik eta behin" aurrekontuak "berriz aztertzeko" eskatu ziotela Garraio Partzuergoari, "baina uko egin zioten, eta beraz, atzera bota behar izan genituen, Gobernuak ezin baitu zor muga gainditu".

Partzuergoko presidenteak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, esan du gertatutakoa oztopo izan litekeela Bilboko Metroa handitzeko, baina Aguirrek erantzun dio "konponbideak" badaudela proiektuak gelditu behar ez izateko.

Sailburuak gaineratu du Bizkaiko Garraio Partzuergoak aurkeztutako aurrekontuek Euskadik duen "zorpetze ahalmena" gainditzen dutela, "eta esan egin diegu".