Gizartea
Datorren larunbatean
Colabora en Red plataformak eztabaida foro bat antolatu du Bilbon
Erredakzioa
Hiritarren parte-hartzeaz eztabaidatuko dute, Hiriak, hiritarrak eta Internet izenburupean.
Topaketa hori Colabora en Reden Nuestras Ciudades proiektuaren barruan sartzen da, zeinaren helburu nagusia baita Sarean plataforma bat sortzea eta, horren bidez, hiritarrak erabaki publikoetan parte hartzera bultzatzea. Eztabaida larunbatean izango da Bilbon.
Joan den urtarrilaren 28an, Colabora en Red plataformak bere proposamena aurkeztu zuen Eudeleko Parte-hartze Foroan.
Ekimen horrekin plataforma berezi bat sortu nahi da, non hiritarrek ideiak partekatuko baitituzte gero administrazioei helarazteko.
Idoia Llano, Colabora en Red erakundeko kideak azaldu bezala, plataformakAskaro eta Meet up espazioak konbinatuko ditu; horrela bada, "hiritarrek iritziak trukatuko dituzte eta, aldi berean, interes komunak dauzkaten pertsonen arteko topaketa fisikoak bultzatuko dira".