Mundua
Bilera Dalai Lamarekin
Obamak babesa agertu die tibetarren eskubideei
Erredakzioa
AEBetako presidentea Dalai Lamarekin batzartu da Etxe Zurian, ordu betez, baina ez dira jendaurrean batera agertu.
Obamak bere "elkartasuna" adierazi diola esan du Tibeteko buruzagi espiritualak kazetarien aurrean. Batzarra Etxe Zuriko Mapen Aretoan egin dute; ordu betez bildu dira kazetaririk gabe.
Tibetarren giza eskubideei eta Txinako Gobernuarekin elkarrizketa berrartzeari buruz mintzatu direla esan du Robert Gibbs Etxe Zuriko bozeramaileak.
Txinaren eta Tibeten arteko ezberdintasunak konpontzeko adoretu ditu eta bien arteko elkarrizketa berrartu dutela jakitea poztu duela esan du Obamak, Etxe Zuriak zabaldutako komunikatuaren arabera.
AEBen eta Txinaren arteko tentsio unean gertatu da bilera; izan ere, AEBek Taiwani armak zaldu dizkio eta enpresa estatubatuarrei egindako Internet bidezko erasoak salatu dituzte.