Itxi

Politika

Estatu itun saiakerak

Gobernua ostegunean hasiko da Estatu ituna adosten saiatzen

Redacción

Gobernuaren izenean negoziatuko duten ministroak hilaren 25ean bilduko dira alderdiekin. "Gehienez bi hilabetetan akordio handi bat" lortzea espero duela berretsi du Rodriguez Zapaterok.

Krisiari aurre egiteko alderdien arteko ituna lortzen saiatuko den ministroen batzordeak, otsailaren 25ean deitu ditu alderdi politikoak lanean hasteko.

Datorren bileraren berri Elena Salgado Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak eman du, Gobernuko presidentearekin eta Sustapen eta Industria ministroekin bildu ostean.

Ekonomia eta Ogasun ministroaren hitzetan, "gehienez bi hilabetetan akordio handi bat" ailegatzea espero du Rodriguez Zapaterok.

Hori horrela, ostegunean alderdiekin lanean hasteko dokumentua izan nahi du prest Gobernuak.