Mundua
Iruzkina
Israel, gatazka diplomatiko batean Mosaden erruz
Jesus Torquemada
Israelgo inteligentzia zerbitzuak Hamaseko buruzagi bat ustez hil du Dubain, eta herrialde hartako Poliziak egileen argazkia publikatu ditu.
Eztabaida diplomatiko larri samarrean sartu da Israel Europako herrialde batzuekin, baina, egia esan, eztabaida horrek ez dio axola Israeli.
Baina Mahmud Al-Mahbuh Hamaseko buruetako batek egiten zuena, ordea, bai zen kezkagarria Tel Aviventzat, erakunderentzat armak eta dirua boltzen baitzuen.
Hori horrela, Israelgo Mosadek agente sekretuak bidali zituen Dubaira Al Mahbuh hil zezaten. Helburua lortu zuten, baina Dubaiko Poliziak hiltzaileen mugimenduen berri badu eta haien argazkiak argitaratu ditu.
Eskandalua piztu da, Israelgo agenteek Britania Handiko, Irlandako, Frantziako eta Alemaniako pasaporte faltsuak erabili baitzituzten, eta Austriako sakelako telefonoak .
Noski, ezin da frogatu Mosadek Hamaseko buruzagia hil zuela, baina ukaezina da Israelek baino ez duela gisa horretako atentatu bat egiteko ahalmena. Aipatu Europako herrialdeak haserre agertu dira, baina Israeli ez zaio axola.
Israelen ustez, Europako herrialde horiek protesta egin dute publikoki beste erremediorik ez zutelako, baina benetan ez zaiela ezer inporta uste du.
Laburbilduz, denbora batez gaiaz arituko direla uste du Israelek, baina gero ahaztu egingo dutela.