Itxi

Gizartea

Operazioa

Dirua zuritzen zuen sare bat desegin dute EAEn eta Andaluzian

Erredakzioa

Orotara 4,5 milioi euro zuritu zituen sareak. Lau pertsona atxilotu egin dituzte.

Espainiako Zerga Agentziak guztira 4.565.790,72 euro faltsutu zituen sare bat desegin du otsail honetan Euskadin eta Andaluzian, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak informatu duenez.

Hain zuzen ere, 2008an abiatutako operazio baten jarraipen bezala gauzatu dute oraingoa. Ordu hartan, merkantzia faltsutuak banatzen zituen erakunde bat desegin zuten.

Halaber, zazpi pertsona atxilotu eta 500 milioi euro atzeman zituzten merkantzia faltsututan, erlojuak, betaurrekoak, poltsak, arropa... eta abar kontuan hartuta.

Orain, operazioaren bigarren fasean, erakundeko kideen ondasunak aztertu dituzte, eta bizi maila altua zutela ondorioztatu dute. Adibidez, goi-mailako ibilgailuak zituztela eta 2004 eta 2009 artean jatorria justifikatuta ez dituzten 4.565.760,72 euro lortu zituztela ikusi dute.

Haien etxebizitzen miaketetan, gainera, txostenak, hamar ordenagailu eta sakelako 13 telefono atzeman dituzte. Zenbait banketxetako kutxa gotorretan bitxi ugari eta 65.000 euro aurkitu dituzte.

Azkenean, ustezko bi buruzagiak eta bi senide atxilotu dituzte.