Itxi

Ekonomia

Londres

Krisi garaian merkatuek jarritako oztopoak deitoratu ditu Zapaterok

Erredakzioa

Finantza-sistemari laguntzeko eta ekonomiek behea ez jotzeko Estatuek diru asko xahutu behar izan dutela gogorarazi du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Finantza-merkatuak lagundu zituzten gobernuek eta orain merkatu horiek gobernuei zailtasunak planteatzea "paradoxa" bat dela deitoratu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak. Defizit publikoek behera egingo dutela ohartarazi du, baina kohesio sozialari bizkarra eman gabe.

Merkatuen jarrera kritikatu du Zapaterok. Gordon Brown Britainia Handiko lehen ministroarekin eta Giorgios Papandreu Greziako presidentearekin batera, mahainguru baten parte hartu du Zapaterok Londresen, Policy Networkek antolatutako mintegian.

Finantza-sistemari laguntzeko eta ekonomiek behea ez jotzeko Estatuek diru asko xahutu behar izan dutela gogorarazi du Espainiako agintariak.

Gobernuek salbatu zituzten merkatuek orain "zailtasunak" jartzea "paradoxikoa" dela adierazi du agintariak.

Bi erakundeen arteko harremanaren inguruan gogoeta egiteko eskatu du Zapaterok, eta bien arteko ezberdintasunak azpimarratu ditu: "Gobernuek izena eta abizenak ditugu, merkatuak anonimoak diren bitartean".

Elkartasuna Greziarekin

Greziari eta Papandreuri elkartasuna adierazi die Espainiako presidenteak, eta bertako Exekutiboa eta greziarrak errugabeak direla nabarmendu du.

Ekonomiak hazteko bi politika jarri ditu lehentasun bezala Zapaterok: Energetikoa eta komunikabideen teknologia. EBko lankidetza areagotu behar dela gaineratu du agintariak eta G-20 buru izan behar duen beste erakunde bat osatzea proposatu du.