Mundua
Ukraina
Timoshenkoren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du Yanukovichek
Erredakzioa
Ukrainiako hauteskundeetako irabazleak kargua uzteko eskatu dio Yulia Timoshenko lehen ministroari.
Victor Yanukovich (PR alderdikoa) otsailaren 7an Ukrainan izandako hauteskundeetako irabazleak Yulia Timoshenko lehen ministroaren aurkako zentsura mozioa aurkezteko prozesua jarri du abian.
Yanukovichek (Ukrainan errusiera hitz egiten dutenen buruzagia) bere garaipena aintzat hartzeko eta kargua uzteko eskatu dio Timoshenkori. Lehen ministroak ezetz esan du.
Ukrainiako Parlamentuan Timosehenkoren eta bere Gobernuaren zentsura-mozioa lortzeko proiektua jarri du abian PR taldeak, UNIAN agentziak jakinarazi duenez.
Dena den, martxoaren 2raino ezin izango dute gai hau jorratu, ganbarako osoko bilkurak lanean berriro hasi arte.
Bestalde, Ukrainako Auzitegi Gorena Timoshenkoren alderdiak eskatutako hauteskundeen inpugnazioa ikertzen hasi da.