Itxi

Mundua

Tragedia meskita batean

Gutxienez 41 lagun hil dira Marokon, minarete bat behera etorrita

Erredakzioa

Beste 75 pertsona zauritu dira, horietatik zortzi larri, Bab el Bardiyineko meskitaren minaretea eraitsi eta gero, Marokoko erdialdean.

Gutxienez 41 lagun hil dira gaur Bab el Bardiyineko meskitaren minaretea behera etorri ostean, Mequinezen, Marokoko erdialdean. Beste 17 pertsona ospitaleratuta jarraitzen dute.

MAP albiste-agentziak aipatutako iturri ofizialek jakitera eman dutenez, Mequinezeko ospitaletara eraman dituzten 75 lagunetatik 58k dagoeneko alta jaso dute eta gainerako 17ak bertan jarraitzen dute.

Ostiraleko otoitzean jazo da gertakaria, asteko errezorik garrantzitsuena musulmanentzat. Ondorioz, biktima gehiago izan dira.

Denboralea

Haize eta euri denborale bortitz batek Marokoko erdialdea kolpatu du azken orduetan eta 11 urteko neskato bat hil da Tazan (ekialdea), bere etxea eraitsi ostean. Neskatoaren senide batzuk zauritu dira.

Eskola batzuetako harresiak eta zuhaitzak bota ditu haize bortitzak, eta horrek zirkulazio arazoak sortu ditu.