Itxi

Reala

Aldaketa gutxi hamaikakoan

Girona-Reala: Mikel Gonzalezekin

Ander Altuna

Zubieta

Deialdiko nobedade bakarra ez ezik, Lasartek hasieratik lerrokatuko duen taldekoa ere izango da atzelaria.

Goizeko entrenamenduaren ostean abiatu dira txuri-urdinak Gironaruntz. Zerrendako berritasuna Mikel Gonzalez da. Labaka ordezkatu du deialdian arrasatearrak eta haren tokia beteko du bihar Ansotegiren aldamenenean. Hortik aparte, ez da nobedaderik espero hasierako taldean. Nasticen kontra ikusitakoak bete egin zuen Lasarte eta gainera, astean zehar burututako saioetan ez du froga berezirik egin. Hori dela eta, joan den neurketako taldea lerrokatuko du Gonzalez-Labaka trukaketarekin. Bravo, Martinez, Ansotegi, Gonzalez, De la Bella, Rivas, Elustondo, Nsue, Aranburu, Griezmann eta Bueno. Hamaika jokalariok osatuko dute taldea.

Jaitsiera postuak sahiestu nahi ditu Gironak eta Vallecasen egundoko garaipena lortu eta gero konfiantza geruza gogortuta duela zelairatuko da. Dena den, Montilivi ez da gotorleku fidagarria eta puntu askok ihes egin dute bertatik. Urrutira jo gabe, azken hiru partidetatik bi galdu egin ditu eta bestea aldiz, berdindu. Zalantza sortzaile izan ohi da hori, nahiz etxetik kanpo garaipen handia lortu. Horretaz baliatzen jakitean dago koxka. Realak, bestalde, 10. jardunaldian Alacanteko Rico Perezen galdu ondorenean ez du berriz ere zapore hori dastatu Anoetatik urrun. Egiari zor, txuri-urdinen jokoa gorabeheratsua izan da bitarte horretan, baina Nasticen kontra bere betiko taupadak berreskuratu zituen eta horiei eutsiz gero irabaztetik gertuago izango da.