Itxi

Gizartea

Etxeko indarkeria

Emakume bat atxilotuta bikotekidea labankada batez hiltzeagatik

Erredakzioa

Atxilotuak eta biktimak ez zuten inolako salaketarik egin bata bestearen kontra. Atxilotuak hilketaren egiletza onartu du. Bere ama ere atxilotu egin dute hilketan parte hartzerik izan duen argitzeko.

26 urteko emakume bat atxilotu egin dute Madrilen bere bikotekidea, 27 urteko gizon bat, hiltzeagatik labankada baten bidez.

Biktima Errumaniakoa zen eta labankada bat jaso du bularrean. Ustezko erasotzaileak ekuadortarra da eta adierazpen kontraesankorrak egin dizkio Poliziari, baina azkenean hilketaren egiletza onartu du.

Atxilotuak ezta biktimak ez zituzten inoiz inolako salaketarik egin bata bestearen kontra.

Erasotzailearen ama, 50 urtedun emakume ekuadortarra, atxilotu egin dute ere, gertakarian parte hartzerik izan duen argitzeko.