Itxi

Politika

Eztabaida politikoa

Azkarragak "kontuz" ibiltzea gomendatu dio EAri

Erredakzioa

EAko idazkari orokor ohiaren iritsiz, "ezker abertzalearen eztabaidaren konklusioak azken 23 urteetan gertatutako garrantzitsuena dela esatea arriskutsua da".

Joseba Azkarraga EAko idazkari orokorrak alderdiko agintariei "kontuz" ibiltzea gomendatu die ezker abertzalearen barneko eztabaidaren emaitzen aurrean.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Azkarragaren iritsiz, "ezker abertzalearen eztabaidaren konklusioak azken 23 urteetan gertatutako garrantzitsuena dela esatea arriskutsua da".

Azkarraga "kontuz ibiltzea" eskatu die alderdiko kideei eta "ea zer gertatzen den itxarotea" atentatu bat izanez gero.

EAko agintari ohiaren ustez, ezker abertzalearen barnean mugimenduak daudela eta "bakeari aukera eman behar" zaiola uste du, baina "zerrenda berean aurkeztea... Nire ustez astiroago ibili behar gara eta gauzen garapen arretaz begiratuz".