Athletic Club
Bruselako partidarako sarrerak
Bazkideek Athletic salatu dute sarreren salmentan maula egiteagatik
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Klubak gaur jarri ditu Anderlechten aurkako partidarako sarrerak salgai eta agortu egin direla esan du. Salatzaileek diote 210 sarrera inguru soilik saldu direla klubak jarri behar zituen 1.100etatik.
Athleticeko bazkide batzuk kluba salatu dute Bilboko Instrukzioko 5 zenabakiko Epaitegian Anderlechten aurkako partidarako salgai jarri behar zituen sarreretan maula egiteagatik.
Klubak bere webgunean jakanirazi zuen otsailaren 20an jarriko zirela sarrerak salgai San Mameseko leihatiletan goizeko 10:00etatik aurrera eta bazkide bakoitzak bere txartela eraman behar zuela eta ezingo direla 2 sarrera baino gehiago erosi pertsonako.
Salaketa jarri duten bazkideek diote ilaran egon diren 27 pertsonak bakarrik erosi dituztela sarrerak eta 27 horietatik batzuk 20-30 sarrerako multzoa eraman dutela. Batuketa eginda guztira 210 sarrera inguru bakarrik saldu direla konturatu dira salatzaileak eta klubak 1.100 sarrera jaso zituen Anderlechtek emanda.
Salaketaren mamia honakoa da: Bazkideek Athletic salatzen dute ez dituelako 1.100 sarrerak salgai jarri eta klubak pertsonako bi sarrera baino gehiago saltzeagatik.
Salaketa jarri duten bazkideek esan dute kalte ekonomikoak jasan dituztela. Izan ere, hegazkineko txartelak eta Bruselan egoteko hotelak ordainduta dituzte.