Itxi

Mundua

Portugal

Jada 43 lagun hil dira uholdeen ondorioz Madeiran

Erredakzioa

Babes Zibilak urpekariak eta bilaketetan eta medikuntzan adituak bidaliko ditu sorospen lanetan laguntzeko. Europako Batzordeak laguntza eskaini die Portugaleko agintariei.

Portugaleko Babes Nazionaleko Autoritate Nazionalak urpekariak eta bilaketetan eta medikuntzan adituak bidaliko ditu Madeira uhartera. Izan ere, denborale baten eraginez uholdeak pairatzen ari dira uharte horretako biztanleek eta, jada, 43 hildako eta 120 zauritu daude. Desagertuen kopurua ezin izan da oraindik zehaztu.

Francisco Ramos Gizarte Arazoetako idazkariak Portugaleko hedabideetan adierazi duenez, biktima kopurua handitu daiteke eta "erreskate talde berezien zain" jarraitzen dute.

Talde berezi hauen helburua "erreskate lanetan laguntzea" da. Denboralearen eraginez lur jauziak izan dira Madeiran eta 250 lagun inguruk euren etxeak utzi behar izan dituzte.

Europako laguntza

Europako Batzordeak laguntza eskaini die Portugaleko agintariei, adeirako artxipelagoan euriteek eragin dituzten uholdeen ondorioz.

Jose Manuel Durao Barroso Batzordeko presidenteak helarazitako agiri baten arabera, "izugarrizko hondamendiaren" aurrean Portugal laguntzeko "prestasuna" azpimarratu du batzordeak.