Itxi

Gizartea

Sevillan

Sexu-harremanak izateko alabak elkar trukatzen zituzten

Erredakzioa

Hiru haurrek 6 eta 7 urte zituzten haien gurasoen abusuak jasan zituztenean, 2008an. Familiaren bi lagun eta adingabeen amak ere epaituko dituzte, gertatutakoaren berri izanda, ez galarazteagatik.

Sevillako Los Pajaritos auzunean bizi diren bi gizoni adingabeen kontrako sexu abusu delituak leporatu dizkiete, 2008. urtean haien alabak elkar aldatzeagatik sexu-harremanak izateko.

Haurrek sei eta zazpi urte zituzten eta atxilotuak bata bestearen koinatuak dira eta zortzi seme-alaba dituzte. Familiako bi lagun eta biktimen amak ere epaituko dituzte, gertatutakoaren berri izanda, erasoak ez ekiditeagatik.

Andaluziako Adingabeen Juntak seme-alabei hurbiltzea galarazi zien gurasoei erasoen berri izan ostean.

Iragan ostiralean abusuak pairatu zituzten hiru haurrek haien adierazpenak berretsi zituzten psikologo batekin izandako galdeketan, ahozko epaiketan deklaratu ez dezaten.

Auzipetuen zortzi seme-alabek sei eta 12 urte bitartean dituzte eta Andaluziako Juntako abegi-zentro ezberdinetan bizi dira orain.