Politika
Malagan
Zapaterok "herrialdeari lagundu" diezaiola eskatu dio Rajoyri
Erredakzioa
"Guztiari ezetz esanez ezin dugu Espainia krisitik atera", aurpegiratu dio Gobernuko presidenteak. Zapaterok hitzaldi bat eman du 16.000 lagunen aurrean, Andaluziako PSOEko ekitaldi batean.
Jose Luis Rodrjguez Zapatero Gobernuko presidenteak PSOEren krisitik ateratzeko proposamenak "baliogabetzeari" utz diezaiola Mariano Rajoy PPko buruzagiari eta bere konponbideak aurkeztu ditzala eskatu dio.
Zapaterok Malagako Azoka eta Kongresu Jauregian hitzaldi bat eman du 16.000 lagunen aurrean, Andaluziako PSOEren ekitaldi batean, otsailaren 28an Andaluziaren Eguna dela eta.
Espainiako Gobernuko buruzagiak adierazi duenez, "ez diot Gobernuarekin erantzukizuna hartzea eskatu, herrialdearekin baizik, Gobernuari ez bada, herrialdeari lagundu diezaiola". "Guztiari ezetz esanez, ez dio Espainiari krisitik irteteko mesederik egiten", gehitu du Zapaterok.
Bestalde, Gobernua adostasunera heltzeko edo politika ekonomikoa aldatzeko asmoa badu, "PP prest egongo" dela adierazi du Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak, "berehala lanean hasiz gero eta aldaketarik badago".
Onda Ceron egindako elkarrizketa batean, "konponbidea bi hilabete atzeratzea axolagabekeria izugarria izango" litzatekeela adierazi du De Cospedalek.