Itxi

Teknologia

Teknologia

Etxe Zuria modernizatu egin da Twitter-en sartuz

Erredakzioa

Sistema informatiko zaharrengatik izan dituzten kexak atzean utziz, Obamaren hainbat kargu nagusi sare sozialeko kide bihurtu dira.

Hauteskunde kanpainan Barack Obama AEBetako presidentearen taldeak erakutsi zuen trebetasuna sare sozialen erabileran, agerian jarri du Etxe Zuriak ''Twitter'' mikroblogen sarean sartuz.

Robert Gibbs Etxe Zuriko bozeramalea iragan astean bilakatu zen ''Twitter''eko kide, beste funtzionari nagusi batzuekin batera, Macon Phillips edo Bill Burton ''bigarrenarekin'' batera.

Sare sozialean denbora gutxi eraman arren, Gibbsek dagoeneko 28.000 jarraitzaile ditu eta 15 iruzkin jarri ditu bere orrian. "Gure ahotsa garrantzitsua izan daitekeen etorbidea dugu hau", adierazi du bozeramaleak.

Mezu horiekin, bozeramaleak eta bere taldeak berritutako informazioa eman dezakete, baina ez Etxe Zuriari buruz idazten duten kazetariei bakarrik, baizik eta informazio horren berri izan nahi duen edonori ere.

Sare soziala 2007. urtean sortu zenetik Obamak orri propioa du, 3,3 milioi jarraitzailerekin, baina ez ditu bere mezuak idazten.

Obama teknologia berriak kontrolatzen dituen presidentea da, Facebooken duen profilak 7 milioi baino jarraitzaile gehiago ditu eta iragan hilean elkarrizketa bat egin zuen zuzenean Youtuberen bidez, hautesleen galderei erantzuteko.

Gibbsen arabera, "presidentea eta bere taldea egunero egiten dugunaren berri emateko bideen bila jarraituko dugu".