Mundua
Gertakaria
Sei lagun hil dira Austrian izandako autobus istripu batean
Erredakzioa
Ibilgailuak bi kamioi jo ditu Viena kanpoaldean. Bertako telebista publikoak jakinarazi duenez, 20 lagun larri zauritu dira, denak albaniar-kosovarrrak dira eta Alemaniara zihoazen.
Gutxienez sei pertsona hil eta beste 30 inguru zauritu dira autobus-istripuz, Vienatik (Austria) gertu dagoen autopista batean bi kamioi jota.
ORF telebista kate publikoaren arabera, gauerdia igarota izan da ezbeharra A21 errepidean, Austriako hiriburua inguratzen duen bidean, baina zortzi ordu geroago Poliziak oraindik ez daki zer gertatu den zehazki.
Poliziak uste du lehenik bi kamioiek egin dutela talka eta gero autobusak jo dituela biak. Alemaniako matrikula zuen ibilgailuak 42 bidaiari albaniar-kosovar zeramatzan herrialde germaniarrera.
ORFren arabera, zaurituetako 20 larri daude eta ezbeharra gertatu den lekutik gertu dauden ospitaleetara eraman dituzte.