Mundua
Istripu larria
20 hildako Perun bi autobusek aurrez aurre talka egiterakoan
Erredakzioa
42 lagun zauritu dira istripuan. Bizirik atera den lekuko baten arabera, "suhiltzaileek lana gainezka dute" zauritu guztiak azkar erreskatatzeko.
Gutxienez 20 lagun hil eta 42 zauritu egin dira bi autobusek aurrez aurre talka egiterakoan Perun, Viruko probintzian.
Polizia Nazionala eta suhiltzaileak istripuaren tokian daude, zaurituak eta hildakoen gorpuak erreskatatzen, ibilgailuen hondakinen artean harrapatuta daudela.
Bizirik atera den lekuko baten arabera, "suhiltzaileek lana gainezka dute" zauritu guztiak azkar erreskatatzeko eta larrienak ospitale hurbilenetara eramateko.