Itxi

Mundua

Analisia

Magrebeko Al Kaida bere helburuak lortzen ari da

Jesus Torquemada

Sei atzerritar bahituta jarri zituen helburuak lortzeaz gain, Mauritania, Malia eta Aljeriaren arteko harremanak gaiztotzea eragingo du.

Magrebeko Al Kaida sei atzerritar bahitzean jarri zituen helburuak lortzear dago. Hiru espainiar, bi italiar eta frantziar bat bahitu zituen. Jarri zituen helburuak: dirua eta preso batzuren askatasuna lortzea, eta bide batez, propaganda politikoa egitea. Bada, hori guztia bakarrik ez, agian planteatu ez zuen beste zerbait lortzear dago: Mauritania, Mali eta Aljeriaren arteko harremanak gaiztotzea.

Maliko Gobernuak aske utzi ditu Al Kaidarekin lotura zutelakoan atxilotutako lau lagun. Bi aljeriarrak dira, beste bat Mauritaniakoa eta laugarren bat Burkina Fasokoa. Bi aljeriarrak eta Mauritaniakoa euren herrialdean epaituak izatea eskatzen zuten euren herrialdeko Gobernuek. Aljer eta Nuakchot asko haserretu dira, eta berehala deitu dute Bamakon duten enbaxadorea. Baina Maliko Gobernuak presoak aske utzi izan ez balitu, Frantzia izango zen haserretzen hurrengoa.

Frantziako atzerri ministroak, Bernard Kouchnerrek, gutxienez bi aldiz bidaiatu du Malira, presoen askatasuna eskatzeko. Zergatik egin du hori Frantziak? Bada,&' || 'nbsp; Al Kaidak bere esku duen frantziarra hiltzeko mehatxua egin duelako. Ikusteko dago ze eragin izango duen honek guztiak hiru kataluniarrengan. Itxura denez, bahitzaileek , soilik, dirua eskatzen dute,&' || 'nbsp; (4 milloi euro). Hori horrela bada, ez da hain zaila izango.