Gizartea
Gertakaria
Hiru urteko neskatila hil da Zaragozan, karabana batek su hartuta
Erredakzioa
Horrez gain, biktimaren bi neba (urtebete eta erdi eta zortzi urtekoa) eta haien aitona larri zauritu dira. Aitak ere min hartu du, baina ez da horren larria.
Hiru urteko neskato bat hil da eta urte erdi eta zortzi urteko bi neba larri zauritu dira gaur goizaldean Zaragozan sendi osoa lo egiten ari zen karabanan piztutako sute batean.
Sua 00:30ean hasi da, baina oraindik ez dago argi zer dela eta. Horretan, umeen aita (25 urtekoa) eta aitona (45ekoa) ere zauritu dira, suhiltzaileen iturriek EFEri zehaztu diotenez.
Ama (haurdun dago) ere artatu behar izan dute, antsietate krisi batek jota, baina suteak ez du zauritu.
Karabanaren alboan sendiak txabola bat zuen, eta errauts eginda geratu da. Baliteke egurrezko berogailu batek eragin izana sutea, baina oraingoz ez dago argi.
Umeen aitona ere ospitalera eraman behar izan dute, larri zaurituta. Aitak ere min hartu du, baina ez da horren larria.
Suhiltzaileen zenbait ibilgailu beharrezkoak izan dira karabanako sutea itzaltzeko.