Gizartea
Bilbon
18 urteko semea Ertzaintzarengana eraman du ama jipotzea leporatuta
Erredakzioa
Zabalburuko Ertzain etxean azaldu dira bart aita eta semea, emakumeari emandako jipoia salatzeko. Ertzaintzak gaztea atxilotzea erabaki du.
Aita batek 18 urteko semea Ertzaintzarengana eraman du bart, ama jipoitu eta gero. Ondorioz, poliziak gaztea atxilotzea erabaki du.
Herrizaingo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, gertaera gaueko 0:00etan izan da. Ordu horretan Zabalburuko Ertzain etxean azaldu dira aita eta semea, emakumeari emandako jipoia salatzeko.
Familiaren etxera joan dira ertzainak, emakumearekin hitz egitera.
Antza, ez da semeak ama jipoitzen duen aurreneko aldia. Ertzainek semea atxilotu eta ama Basurtoko erietxera eraman dute.