Ekonomia
Aire-kontrolatzaileen greba
Espainia eta Frantzia arteko 30 hegaldi bertan behera utzi dituzte
Erredakzioa
Frantziako aire-kontrolatzaileen greba Iberia, Air France eta Vueling konpainiak kaltetzen ari da. Programatutako 203 hegaldietatik 30 bertan behera utzi dituzte eta bi ordutako atzerapenak daude.
Espainia eta Frantzia arteko aire-trafikoa larriko oztopatzen ari da, gaur hasi eta larunbatera arte luzatuko den aire-kontrolatzaile frantziarren greba. Goizeko 11:30ak arte, Espainia eta Frantzia arteko 30 hegaldi bertan behera utzi dituzte gaur, AENAk jakinarazi duenez.
AENAren 28 aireportuek guztira 203 hegaldi programatuta dituz gaurko, 103 irteteko eta 100 iristeko. Goizeko 11:30ak arte, 14 irteteko eta 16 iristeko bertan behera utzi dituzten arren, 29 hegazkinek normaltasunez hegan egin dute.
Hegaldirik ez eta atzerapenak
Air Francek Madril-Barajas eta Pariseko Charles de Gaulle aireportuen arteko hegaldien erdia bertan behera utzi dituzte, zortzitik lau, alegia.
Bartzelonako El Prat aireportuari dagokionez, Air Francek Charles de Gaulle helmuga zuten lau hegaldiak eta Orlyko bi konexioak bertan behera utzi ditu.
Bestalde, Vuelingek gaurko 28 hegaldietatik 14 bertan behera utzi ditu eta airelinearen arabera, 1.289 bidaiarik eragozpenak jasan dituzte.
Azkenik, Iberiak Barajas eta Pariseko Orly aireportuen arteko bere hegaldien erdia, zortzitik lau, bertan behera utzi ditu.
Atzerapenak nagusi dira Bartzelonako Prat aireportuan, hain zuzen, bi ordu baino gehiagokoak Kopenhageko, Londreseko eta Pragako hegaldietan.
Itxita Miarritzeko aireportua
Miarritzeko aireportuak ere lanuztearen ondorioak jasan ditu, bere 34 langileek deialdiarekin bat egin ostean: goizetik itxita dago eta gaurko 11 hegaldiak bertan behera utzi dituzte.
.