Itxi

Ekonomia

Lan-erreforma

Sindikatuei entzungo diela esan du Zapaterok

Erredakzioa

Erretiro epea atzeratzearen aurka manifestazioa egingo duten sindikatuei entzungo diela esan du presidente espainiarrak, baina negoziazioak luze joko duela zehaztu du.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak arratsaldean Estatuko hainbat hiriburutan manifestazioa egingo duten sindikatuek esateko dutena entzungo duela adierazi du eta jubilazio epea luzatzearen inguruan akordio bat lortuko dutela sinetsita dago, bere "Gobernua ez delako eta ez delako inoiz dekretuak ezartzearen aldekoa".

Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordearen presidentearekin batera egindako agerraldian azpimarratu duenez, erretiro epea atzeratzeko proposamenma "hitz egiteko, eztabaidatzeko eta akordioak lortzeko proposamena da", eta horren ildoan gaineratu du "gizarte eragileak erabakigarriak" direla eta eztabaidarako ideia gehiago izateko konfiantza agertu du.

Isabel Lopez i Chamosa Toledoko Itunaren Hitzarmeneko ordezkari sozialistak manifestazioan parte hartzeko asmoa iragarri izanak argi uzten du, Zapateroren esanetan, gizarte erakundeekin eta alderdiekin akordio bat lortzea posiblea dela.

Gobernuak dekretuaren edo lege proiektuaren bidea hartu beharrean epe luzerako negoziazio bat nahiago izan duela azpimarratu du Zapaterok.

CCOOK eta UGT -manifestazio deitu dutenen artean gehiengo sindikala dute- sindikatuetako agintariek "badakite Espainiako Gobernuak entzun egiten diela eta aurrerantzean ere entzun egingo diela eta beharrezkoak diren erreformak adostu egingo direla.

Manifestazioak

Bartzelona (18:00), Madril (19:00) eta Valentzia (19:30) dira CCOOk eta UGTk deitutako manifestazioak hartuko dituzten lehenak. Bilbok, ostera, hilaren 27an egingo du lan erreformaren aurkako protesta.