Itxi

Mundua

Milango Auzitegia

Google Italiako hiru goi-kargudun zigortu dituzte bideo batengatik

Erredakzioa

Down sindromea duen gazte bati gelakideek ematen zizkioten tratu txarrak agertzen ziren bideo bat zabaldu zuten 2006an eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete horregatik.

Milango auzitegi batek sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri die Google Italiako hiru goi-karguduni 2006an zabaldutako bideo batengatik. Bertan, down sindromea duen gazte bati gelakideek ematen zizkioten tratu txarrak agertzen ziren.

Milango auzitegiak sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri die auziperatutako lau lagunetako hiruri intimitatearen kontrako delitua leporatuta, eta difamazio akusazioa bertan behera utzi du.

Zigortuak, ez dute espetxera joan beharko Italiako legedia dela eta, David Carl Drummon Google Italiako Administrazio Kontseiluko presidente ohia eta egungo presidenteorde seniorra, George de los Reyes Google Italiako Administrazio Kontseiluko kide ohia eta erretiroa hartu duena, eta Peter Fleitcher Google Europako pribatutasun estrategiako arduraduna dira.