Itxi

Gizartea

Kanpaina polemikoa

Erretzaileak, sexuaren morroiak

Erredakzioa

Frantzian egin duten tabakoaren kontrako kanpaina batean gazte bat agertzen da behartuta felazio bat egiten, ahoan zigarroa duela eta adin nagusiko baten eskua buruan jarrita.

Polemika handia piztu da Frantzian tabakoaren kontrako publizitate kanpaina baten harira. "Erretzea tabakoaren esklabo izatea da" lelopean, gazte bat agertzen da behartuta felazio bat egiten, ahoan zigarroa duela eta adin nagusiko baten eskua buruan jarrita.

Ez Erretzaileen Eskubideak elkarteak egindako kanpaina bat da eta helburua "zirrara" sortzea zen, eta horixe lortu dute kanpaina hasi eta egun batera.

Le Parisien egunkariak azalean argitaratu du kanpaina probokatzailearen argazkia (mutil bat eta neska bat ageri dira).

Familien eskubideen aldeko elkarteek eta feministek gogor kritikatu dute kanpaina, sexua tabakoarekin lotzea lotsagarria delakoan.